miércoles, 26 de enero de 2011

Usaimen kontua

Askotan entzun dugu: Zure odola goxoa izango da hainbeste aldiz egiten dizutelako zizta eltxoek...
Egia esan zizta egiten dute euren biktimaren odoletik elikatzeko eta bakarrik emeek egiten dute zizta. Usainarengatik mugitzen dira eta gehienetan gehien gustatzen zaien usaina duten pertsonengana jotzen dute. Aldiz, gustoko ez duten usainetara ez dira hurbiltzen.

Beraz, odol taldeek, diabetesa izateak eta odol goxoa izateak ez dute zerikusirik. Usai kontua da. Noski, usain horrek ez dauka zerikusirik gizakiok hautematen ditugun gure gorputz usainarekin, kolonia eta kosmetiko usainekin. Izan ere, eltxoen usaimena guztiz ezberdina da gurearekiko.

Insektizidak usai horretan oinarrituta daude, eltxoen usaimenean eragiten dute,  eta gertu dagoen pertsonak ez ditu azalean hain gutxi gustatzen zaizkigun koskarik izango.

3 comentarios:

  1. Ba nik intsektiziden usaina ez dut oso atsegin jajaj

    ResponderEliminar
  2. "...bakarrik emeek egiten dute zizta" kuriosoa ezta?¿?¿ jajaja :P:P
    Baina usaimenaren eraginez mugitzen direla...kuriosoa, eztot jakin.=)

    ResponderEliminar