domingo, 30 de enero de 2011

Loa

Lo egitea ezinbestekoa dugu eta askotan ez diogu garrantzi handirik ematen, ordu pare bat lo eginda nahiko izaten dela uste dugu. Baina, hori ez da honela, gure burmuinak eta gure gosputzak deskatsatu behar dute. Loa oso gau interesgarria iruditzen zait horregatik honi buruz hitz egingo dut apur bat.

Egunero 8 ordu inguru lo egiten dugu, beraz, gure bizitzaren heren bat lo egiten pasatzen dugu eta ondorioz gure bizitzaren zati handi bat amets egiten.Beraz ezinbestekoa da lo egitea, ordu batzuk lo egin gabe pasa ostean gure gorputzak eta gure burmuinak deskantso bat eskatzen dute, ezin dute lanean jarraitu.
Helduak garenean normalean gauez lo egiten dugu baina umeek tarteka egiten dute lo, ordu batzuk lo eta beste batzuk esna egoten dira egunean zehar.

Loa gure organismoaren erreposo uniformea da zeinetan gure aktibitate fisiologikoa oso baxua den eta kanpoko estimuluei gutxiago erantzuten dugun.

Loan 2 fase bereizten dira:

I) NMOR edo NREM: begi mugimendu gabeko loa. Fase hau 4 alditan banatzen da:
     1.aldia: Lo arinaren fase bezaa ezagutzen da eta esna egotearen eta loaren arteko trantsizioa da. Begiaren mugimendu arinak ematen dira
      Beste 3 aldietan ezberdintasunak izaten dira elektroentzefalograman agertzen diren hainbat uhin, adibidez K konplexuak. 3.eta 4. faseen artean konplezu bat eratzen da: Uhin geldoen loa (SOL)
.
II) MOR edo REM: Begi mugimendu arinen loa. Fase honetan amesten dugu gehien bat. Pertsona bat fase honetan esnatzen bada amesten ari zena gogoratuko du. Gau batean 4-6 amets REM izaten ditugu gaue batean.


Loa ezinbestekoa bihurtzen da gure memoriarako, ikasteko... baina ez dago guztiz frogatuta nola eragiten duen, hori bai, jakin badakigu burmuinarentzeko ezinbestekoa dela eta ez hainbeste gure gorputzarentzako. Bestalde ez da erlaziorik topatu espezie bakoitzaren lo orduen eta bere gaitasun intelektualaren artean.

 Loa kiasma optikoaren gainean dagoen neurona multzo batek kontrolatzen du: nukleo suprakiasmatikoa. esan dezakegu erloju biologiko bat bezala funtzionatzen duela eta bere erritmoa egunekoa baino apur bat luzeagoa da hala ere, begiek egun eta gauaren informazioa ematen diote hau konpensatzeko.

2 comentarios:

  1. Loaren kontua oso gai interesgarria dela iruditzen zait niri ere, izan ere gure burmuina hain da interesgarria eta hain da gutxi hortaz dakiguna??kuriosoa

    ResponderEliminar
  2. Guztiok dakigu gutxienez 8 ordu lo egin behar direla, baian nire ustez piskat zaila da hori betetzea, bizi garen gizarteak ez baitigu uzten. Gero eta ordu gehiago eman beahr dira lanean, ikasten...eta markatzen zaizkigun helburuak betetzearren, oinarrizkoena alde batera uzten dugu: onod jatea eta ondo lo egitea...Penagarria gure osasunarekin horrela jokatzea...

    ResponderEliminar