miércoles, 26 de enero de 2011

Eskizofrenia

              Eskizofrenia arrazoi askoren ondorioz  sortzen den asaldura mental zorrotza da. Asaldura hori jasatzen duen pertsonarentzat zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. Hori dela era, gizarte egoeratan arraro porta daiteke, memorian eta elkarrizketan arazoak azaltzen baititu.
Eskizofreniaren ondorioz bai gaixoak bai etxekoak eta persona hori maite duten pertsonak  hondatuta gera daitezke.
Eskizofrenia gaixotasun arrunta da 100 pertsonetatik batek pairatzen du gaixotasuna. 15-25 urte bitartean agertzen da eta proportzio berean jotzen ditu emakumezkoak eta gizonezkoak.


SINTOMAK

          Modu askotako sintomak agertzen dira. Batzuetan, sintomak bat-batean agertzen dira; baina, gehienetan gaixotasuna astiro garatzen da, hileetako eta are gehiago urteetako prozesuan zehar.

Hasieran sintomak ez dira nabaritzen, edo beste arazoren batek sortutako sintomatzat har daitezke. Sarritan, pertsona horiek islaturik sentitzen dira, eta uzkurtu egiten dira, errealitatearen kontrola desagertzen doanean. Arazo horiek direla-eta, lagunak egiteko ezgauza ikusten dute euren burua eta, ondorioz, beren higieneaz eta itxuraz arduragabetu egiten dira. Eskolara joateari edo lan egiteari uztea dira gaixotasunaren beste sintoma goiztiar batzuk.
Gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, beste sintoma batzuk agertzen hasten dira. Pertsona modu arraroan portatzen eta zentzurik gabeko gauzak esaten hasten da. Eskizofrenia duten pertsonek aluzinazioak izan ditzakete, hau da, errealitatean ez dauden gauzak ikusi, sentitu, usaindu edo entzuten dituzte.

Sintomen zorroztasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera, eta sintomen garapena ere aldakorra izan daiteke.Sintomak positiboak zein negatiboak izan daitezke:

1. Positiboak:
a) Pentsamenduaren Asaldua: Pentsamenduak topiko batetik bestera “saltoka” doaz. Pertsonak zentzurik gabe egiten du hitz, berbak sortuz edo horien ordez soinuak erabiliz.
b) Lilurak: Sinesmen edo pentsamendu faltsuak, errealitatean oinarririk gabekoak. Adibidea: auzoko bat dago esquizofrenia duen pertsonaren pentsamenduak kontrolatzen.
c) Aluzinazioak: Errealak ez diren gauzak ikusi, entzun edo sentitu. Eskizofrenia duten pertsonek beren portaerari buruz hitz egiten ari diren edo aginduak ematen ari zaizkien ahotsak entzun ditzakete.

2. Negatiboak:
a) Afektu kamutsa (edo interesik gabekoa): Beste pertsonekiko erreakzio afektiborik eduki ezina. Eskizofrenia duen pertsonak ez du sentimendurik edo hunkipenik erakusten. Ez du nahi
begiradarekin kontakturik izan, eta keinu edo mugimendu gutxi egiten du.
b) Abulia: Berezkotasunik edo iniziatiba eza.
c) Anhedonia: Inoiz atsegingarriak izan ziren jardueretan atseginik edo interesik ez izatea.
d) Atentzioaren falta: Kontzentrazio mentalarekin arazoak izatea


Eskizofrenia oso gaixotasun konplexua da, bai bere sintomengatik bai gaixotasuna bera jatorriagatik:
       Herentzia: gaixotasuna eragin dezakeen faktore bat herentzia genetikoa da.
2)      Ingurugiroa
Askoren ustez herentzia eta ingurugiroaren arteko elkarrekintzak eragiten du gaixotasunaren agerpena. Hau da, batetik faktore genetikoengatik aurretik gertu dauden
pertsonetan agertzen da eta, bestetik, faktore horiei infekzioak, traumak edo estresanteak diren faktore psikologiko eta sozialak gehitzen zaizkie.

Gaixotasunaren tratamendurako farmako antipsikotikoak erabiltzen dira eta batzuetan fase akutuetan ospitalizazioa beharrezkoa izaten da. Gaur egun ez dago behin betiko sendaketarik eskizofreniarentzako.
Eskizofreniaren konplexutasuna dela-eta, eta sintomen barietate indibiduala dela-eta, ez dago pertsona guztietan emaitza berberak sor ditzakeen medikaziorik. Pertsona batentzako onena den medikazioa ez da behar bada beste batentzako aukerarik onena.
Oso inportantea da Eskizofrenia duten pertsonek beren medikazioa etenik gabe har dezatela, krisi berriak prebenitzeko; eta inportantea ere bada, beren medikuarengana jo dezatela, tratamenduarekin edota gaixotasunarekin zerikusia duen edozelako zalantza kontsultatzeko.



4 comentarios:

  1. oso artikulu konpletoa Vanessa! ;D

    ResponderEliminar
  2. Eskizofreniaz ikasteko baliagarria!
    garrantzitsua deritzot honen tratamendua ongi aztertzeari. :)

    ResponderEliminar
  3. Bai oso gaitz gogorra da pairatzen dutenentzat eta baita bere ingurukoentzat horregatik bere garrantzia dauka eta ikerketa asko egin behar dira bere inguruan

    ResponderEliminar