martes, 25 de enero de 2011

Goxoki baten truke sendagai bat!

Euro batengatik gure kontzientzia esnatu, besteenganako arduraz ohartu eta munduan agertzen diren osasun beharraz kontura gaitezke. Izan ere, medicos sin fronterasen azkeneko konpromezua hori da, gure gizartean eta batez ere beste herrialdeetan eman daitezkeen beharraz ohartaraztea. Horretarako farmazietan goxoki kaxa berri bat  jarri dute salgai, honi esker guk ordaindutako euro horrengatik besteen osasun arazoetan lagun dezakegu. Guk goxoki bat jaten dugun bitartean ezagutzen ez dugun norbait laguntzen ari gara, medikuak izan gabe, dirurik eman gabe... Euro baten truke bizitza bat salba dezakegu.


Informazio gehiago: http://www.msf.es/pastillascontraeldolorajeno/

6 comentarios:

  1. Ainhoak ekarri zeuzen pasadan egunean gozoki horiek klasera! :)

    ResponderEliminar
  2. Gabonetan farmaziara joan nintzenean azaldu zidaten proiektua!! Benetan oso ideia ona iruditu zitzaidan!!!

    ResponderEliminar
  3. ze kuriosoa....benetan ekimen ona.

    ResponderEliminar
  4. Niri tuenti bidez heldu zitzaidan informazio hori...Interesgarria iruditu zitzaidan, behar dutenei laguntza eskaintzeko beste modu bat baita...Total, euro bat guretzat ez da asko, baina benetan behar duenarentzat itzelezkoa da!!

    ResponderEliminar
  5. Honelako gauzak maizago egin beharko lirateke, inor ez baita txiroengan kezkatzen. Baina ez soilik txiroak deituriko herrietan, garatuak deitzen dituzten batzuetan ere baita. Adibidez, Estatu Batuetan osasun sistema publikoaren falta dela eta, partsona askok izugarrizko pufoetan sartzen dira. Bertan dirudunek ongi eta gainerakoek hor konpon!

    ResponderEliminar