domingo, 30 de enero de 2011

Geoterapia



Beste terapia alternatibo eta kurioso bat azalduko dut oraingoan : GEOTERAPIA
Australia eta ipar amerikako natiboetatik heredatutako terapia honetan sauna batean harri beroak eta usaidun landareak erabiltzen dira. Honi esker toxina ugari eliminatzen dira gure organismotik eta estresaren aurrean ere erabiltzen da.Gainera, bizkarreko min eta zirkuzaio arazoetan ere erabiltzen da.



Zertan datza?

Sumendi harri bero eta hotzekin masaje bat ematen da, honek, jasotzen dionari oreka eta onura ekartzen diolarik. Honela, estresa kanporatzen laguntzen da eta baita gure eguneroko bizitzaren ondoriozko  nekeak, fisiko, psikiko eta emozionalak, ere.

Harrien berotasunak muskulatura erlaxatzen laguntzen du tentsio handiko puntuetara sartzen ahalbidetuz eta ondoren ematen den harri hotzen kontrasteari esker zirkulazioa aktibatzen du zonalde hori lasaituz. Berotasun sentsazioak  gaixoa erlaxatzen du.

Olio esentzial eta musikari esker burua guztiz lasaitzen da pertsona hori erlaxazio sakon batera eramanez.

Terapia geotermalak shiatsu, aromaterapia, kromoterapia eta musikoterapiarekin konexioak ditu eta Reikiarekin chakra erabilpena komunean dauka, gure oreka energetikoa mantentzeko beharrezkoa dena.

Beraz, estresaren aurrean, sistema nerbiosoaren hiperaktibitatean, antsietatean, insomnio kasuetan, zirkulazio arazoetan eta bizkarreko eta muskulu minentzako oso eraginkorra da, gure goputzari lasaitasun une bat ematen dio eta gorputz eta zentzumenen arteko aurkitzea eraginez.
                                            

Medikuntza alternatiboak

Medikuntza fakultatean erakusten diguten medikuntzaz gain badaude beste medikuntza eta terapia alternatibo ugari eta nire ustez horiei buruz ikastea garrantzitsua da, gure medikuntzako ikuspegia aldatzeko eta gaixotasunen tratamendurako baliagarriak suertatu daitezkeelako.

Sendabelarrak aintzinatik erabiltzen dira eta askotan medikura jo gabe gure zauri eta ondoezak senda ditzakegu hauei buruz apur bat ikasiz gero. Gainera janari askok ere ezaugarrik kuratiboak izaten dituzte. Hauetako batzuk aipatuko ditut, niri gehien gustatu zaizkidanak:



Hiperikoa: San Juan belarra moduan ere ezagutzen da. Antidepresibo eta ansiolitiko moduan erabiltzen da gehienetan, baita dermatitis, erredura eta larruazaleko zaurientzako ere erabiltzen da ukendu askotako osagaia izanik.




 

Pasmobelarra edo Berbena: Euskal Herrian ukendua askotan erabiltzen da antibiotiko moduan. Kontu handia eduki behar da bere toxizitatea dela eta.







Kalendula: Antiinflamatorioa eta orbantzeko erabiltzen da. Orbainketan beharrezkoak diren glukoproteinen, nukleoproteinen eta kolagenoaren sintesia eragiten du. Bere erabilpenak: ultzerak, dermatitis, erredurak, larruazaleko zauriak...
 





Azeri buztana: Diuretikoa da, giltzurrunak garbitzeko erabiltzen da. Infekzio genitorurinarioetan, oligurian, kalkulo renaletan,...erabiltzen da.




Lehen esan bezala gure jaki askok propietate bereziak aurkezten dituzte duk askotan ezagutzen ez ditugunak:

Tipulak adibidez erabilpen asko ditu, zirkulazio txarrerako erabiltzen da, diuretikoa eta bakterizida ona da. Esan dezakegu tipula antibiotiko natural hoberenetarikoa dela, arnas aparatuko infekzioetan oso baliagarria izan daiteke.

Aza: D, C eta A bitaminetan oso aberatsa. Oso antioxidatzaile ona da eta minbiziak prebenitzeko oso egokia da.

Hau guztiaren esan nahi nuen gure inguruan baditugula gure osasunerako baliagarriak diren hainbat eta hainbat elementu eta apur bat trebatzen eta informazioa bilatuz gure gorputzeko osasunaz arduratu gaitezke medikura jo gabe edo medikamentu kimikoak erabili gabe.


Loa

Lo egitea ezinbestekoa dugu eta askotan ez diogu garrantzi handirik ematen, ordu pare bat lo eginda nahiko izaten dela uste dugu. Baina, hori ez da honela, gure burmuinak eta gure gosputzak deskatsatu behar dute. Loa oso gau interesgarria iruditzen zait horregatik honi buruz hitz egingo dut apur bat.

Egunero 8 ordu inguru lo egiten dugu, beraz, gure bizitzaren heren bat lo egiten pasatzen dugu eta ondorioz gure bizitzaren zati handi bat amets egiten.Beraz ezinbestekoa da lo egitea, ordu batzuk lo egin gabe pasa ostean gure gorputzak eta gure burmuinak deskantso bat eskatzen dute, ezin dute lanean jarraitu.
Helduak garenean normalean gauez lo egiten dugu baina umeek tarteka egiten dute lo, ordu batzuk lo eta beste batzuk esna egoten dira egunean zehar.

Loa gure organismoaren erreposo uniformea da zeinetan gure aktibitate fisiologikoa oso baxua den eta kanpoko estimuluei gutxiago erantzuten dugun.

Loan 2 fase bereizten dira:

I) NMOR edo NREM: begi mugimendu gabeko loa. Fase hau 4 alditan banatzen da:
     1.aldia: Lo arinaren fase bezaa ezagutzen da eta esna egotearen eta loaren arteko trantsizioa da. Begiaren mugimendu arinak ematen dira
      Beste 3 aldietan ezberdintasunak izaten dira elektroentzefalograman agertzen diren hainbat uhin, adibidez K konplexuak. 3.eta 4. faseen artean konplezu bat eratzen da: Uhin geldoen loa (SOL)
.
II) MOR edo REM: Begi mugimendu arinen loa. Fase honetan amesten dugu gehien bat. Pertsona bat fase honetan esnatzen bada amesten ari zena gogoratuko du. Gau batean 4-6 amets REM izaten ditugu gaue batean.


Loa ezinbestekoa bihurtzen da gure memoriarako, ikasteko... baina ez dago guztiz frogatuta nola eragiten duen, hori bai, jakin badakigu burmuinarentzeko ezinbestekoa dela eta ez hainbeste gure gorputzarentzako. Bestalde ez da erlaziorik topatu espezie bakoitzaren lo orduen eta bere gaitasun intelektualaren artean.

 Loa kiasma optikoaren gainean dagoen neurona multzo batek kontrolatzen du: nukleo suprakiasmatikoa. esan dezakegu erloju biologiko bat bezala funtzionatzen duela eta bere erritmoa egunekoa baino apur bat luzeagoa da hala ere, begiek egun eta gauaren informazioa ematen diote hau konpensatzeko.

sábado, 29 de enero de 2011

Leuzemia

Leuzemia hezur muineko zelulen minbizi multzoa da zeinetan odolean globulu zuri heldugabeen kopurua oso handia den. Gaixotasunaren izena odoleko osagaien ondoriozkoa da: Leuzemia=odol zuria. Denborarekin leukozito heldugabe hauek, blastozitoek, hezur muina inbaditzen dute eta ezin izaten da eritrozito, plaketa eta leukozito helduen sintesirik eman. Blastozitoak odolean eta linfan zehar gorputz osoan garraiatzen dira.

Leuzemiak 2 talde handitan sailkatzen dira:
I) Akutuak: oso azkar garatzen dira eta leukozito heldugabe ugari agertzen dira.
II) Kronikoak: motelago garatzen dira eta leukozitoak helduagoak dira.

Aldi berean, leuzemia ezberdin daude:
A) Leuzemia linfozitiko akutua
B)Leuzemia mieloide akutua
C) Leuzemia linfozitiko kronikoa
D) Leuzemia mieloide kronikoa
E)Zelula pilosoen leuzemia

Mota guzti hauengatik leuzemia linfozitiko akutua azalduko dut, beharbada umeetan oso ugaria delako eta gehiago piztu duelako nire jakinmina, hala ere, esan behar dut  horregatik ez dela besteak baino garrantzitsuago.

Leuzemia Linfozitiko akutua:
Oso azkar garatzen den leuzemia mota honetan linfozito heldugabe asko agertzen dira bai odolean bai beste organoetan, hala nola, hezur muinean, barean eta gongoil linfatikoetan. Umeetan ematen diren leuzemien %80 da eta 3 eta 7 urte bitartean agertzen da, hala ere, esan beharra dago helduetan ere ager daitekeela. Leuzemia mota honen agerpenean ez dago arrazoi zehatzik, hori bai hainbat faktoreek eragin dezakete bere agerpena:
-Akats kromosomikoak
-Erradiazioa, jaio aurretik x izpien irradiazioa jasotzea
-Bentzenoa bezalako toxinak


Sintomak:
-Hezur eta giltzaduretan mina
-Hematoma eta odol jarioentzako joera handia (ortzoi, larruazal eta sudurreko odol jarioak)
-Nekatuta edota ahul sentitzea
-Sukarra
-Jateko gogorik ez eta pisu galera
-Zurbildura
-Saihetsen azpian mina
-Larruazalean mantxa gorriak
-Gongoil linfatikoak handituta (linfoadenopatia)

Proba fisiko eta odol analisiak egiten dira, baita hezur muinaren biopsia bat ere.
Larruazalean hematomak, gongoil linfatikoak handituta izatea eta hepatomegalia eta esplenomegalia dira adierazle fisikoak. Bestalde odol analisi batean leukozito balore altuak agertuko dira eta bai eritrozito zein plaketenak oso baxuak (anemia eta tronbozitopenia)
Normalean gerriko hezur batetik hartzen da hezur muinaren lagina leuzemia mota aztertzeko eta putzio lunbar bat ere egiten da likido zefalorrakideoan zelula leuzemikoen presentzia hautemateko.

Tratamenduari dagokionez bere helburua odol zelulen balioak bere normaletara bueltatzea da bai odolean bai hezur muinean. Leuzemia linfozitiko akutuaren kasuan kimioterapia erabiltzen da. kontu handia izan behar da linfozito kopurua oso baxua denez infekzioetarako arriskua handitzen baita. Farmako asko ez dira ez burmuinera ez bizkarrezur muinera heltzen hori dela eta askotan erradioterapiaren erabilera ezinbestekoa bihurtzen da.
Hezur muineko transplantea beharrezkoa suertatzen da batzuetan, leuzemia berriro agertzen bada edota tratamenduei ondo erantzuten ez bada.
Bestalde beste tratamendu gehigarriak behar izaten dira, hala nola, odol transfusioak plaketa eta eritrozitoen maila baxuengatik eta antibiotikoak infekzioentzako.


Normalean, umeek helduek baino hobeto erantzuten diote tratamenduari baina esan beharra dago helduen gehiengoak lortzen duela sendatzea. Ez bada tratatzen 3 hilabeteren buruan gaixoa hil egingo da.

Leuzemia, beste minbiziak bezala, oso gaixotasun gogorra da, bai pazientearentzako bere burua gaizki ikusten duelako eta bai ingurukoentzako. Bereziki eta nire ustez, leuzemia hau umeetan ematen denez apur bat gogorragoa izaten da, hainbeste gauza bizitzeko dituen ume bat hain gaixo egotea oso gogora suerta daiteke bere gurasoentzako. Horregatik uste dut beharrezkoa izaten dela kasu hauetan laguntza eskeintzea familiari, gaixotasunari aurre egiten laguntzeko.

jueves, 27 de enero de 2011

Gure oroimenen arduradun


Argazkia ikusi eta horrelako bat esku artean izan nahiko zenuke ezta?? Beharbada ez da komenigarria honelako hainbeste jaki hartzea…


Gantz saturatu eta trans-en kontsumoaren eraginez arazo kardiobaskularrak sortzen dira baina azkenaldian ikusi den moduan  gure buruko osasunean ere eragiten du. Gero eta gehiago gure gizartean ohitura da gantza duten elikagai asko jatea egunean zehar eta ez diogu erreparatzen horrek dakartzan kalte guztiei.
Azken ikerketa batek adierazten duen moduan gantza kontsumitzen duten pertsonek probabilitate handiagoa dute depresioa izateko, zehazki %42ko probabilitate handiagoa. Aldiz, oliba olioak eta gantz poliinsaturatuek (arrainean ugariak dira) gaixotasun mentalen aurka babesten gaituzte eta depresio arrisku gutxiago suposatzen dute.
Saiatu behar gara pastel, margarina eta esneki gutxiago kontsumitzen eta barazki eta arrain gehiago. Ikusi denez depresioen %30 gantz saturatuen kontsumoaren ondoriozkoak dira.
Gaur egun 150 milio pertsonek pairatzen dute depresioa eta heriotz askoren arrazoia da, beharbada  osasuntsu diren pertsonen heriotzaren lehenengo kausa. Hori dela eta, beharrezkoa da prebentzio neurriak hartzea adibidez dieta on bat jarraitzea.
Bestalde, gantzen kontsumoak ere gure memorian eragina dauka, 65 urtetik aurrera hipertentsio arazoek, obesitateak eta diabetesak memoria arazoak ekar ditzakete.
Azken finean gu gara erabaki behar dugunok, ez ikerketa batek, hori bai, gure osasuna da eta edonori gustatuko litzaioke 65 urterekin bere gazteetako oroimenak izatea eta bere bizatzako momentu onak (zein txarrak askotan asko erakusten baitute) oroitzea.

miércoles, 26 de enero de 2011

Eskizofrenia

              Eskizofrenia arrazoi askoren ondorioz  sortzen den asaldura mental zorrotza da. Asaldura hori jasatzen duen pertsonarentzat zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. Hori dela era, gizarte egoeratan arraro porta daiteke, memorian eta elkarrizketan arazoak azaltzen baititu.
Eskizofreniaren ondorioz bai gaixoak bai etxekoak eta persona hori maite duten pertsonak  hondatuta gera daitezke.
Eskizofrenia gaixotasun arrunta da 100 pertsonetatik batek pairatzen du gaixotasuna. 15-25 urte bitartean agertzen da eta proportzio berean jotzen ditu emakumezkoak eta gizonezkoak.


SINTOMAK

          Modu askotako sintomak agertzen dira. Batzuetan, sintomak bat-batean agertzen dira; baina, gehienetan gaixotasuna astiro garatzen da, hileetako eta are gehiago urteetako prozesuan zehar.

Hasieran sintomak ez dira nabaritzen, edo beste arazoren batek sortutako sintomatzat har daitezke. Sarritan, pertsona horiek islaturik sentitzen dira, eta uzkurtu egiten dira, errealitatearen kontrola desagertzen doanean. Arazo horiek direla-eta, lagunak egiteko ezgauza ikusten dute euren burua eta, ondorioz, beren higieneaz eta itxuraz arduragabetu egiten dira. Eskolara joateari edo lan egiteari uztea dira gaixotasunaren beste sintoma goiztiar batzuk.
Gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, beste sintoma batzuk agertzen hasten dira. Pertsona modu arraroan portatzen eta zentzurik gabeko gauzak esaten hasten da. Eskizofrenia duten pertsonek aluzinazioak izan ditzakete, hau da, errealitatean ez dauden gauzak ikusi, sentitu, usaindu edo entzuten dituzte.

Sintomen zorroztasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera, eta sintomen garapena ere aldakorra izan daiteke.Sintomak positiboak zein negatiboak izan daitezke:

1. Positiboak:
a) Pentsamenduaren Asaldua: Pentsamenduak topiko batetik bestera “saltoka” doaz. Pertsonak zentzurik gabe egiten du hitz, berbak sortuz edo horien ordez soinuak erabiliz.
b) Lilurak: Sinesmen edo pentsamendu faltsuak, errealitatean oinarririk gabekoak. Adibidea: auzoko bat dago esquizofrenia duen pertsonaren pentsamenduak kontrolatzen.
c) Aluzinazioak: Errealak ez diren gauzak ikusi, entzun edo sentitu. Eskizofrenia duten pertsonek beren portaerari buruz hitz egiten ari diren edo aginduak ematen ari zaizkien ahotsak entzun ditzakete.

2. Negatiboak:
a) Afektu kamutsa (edo interesik gabekoa): Beste pertsonekiko erreakzio afektiborik eduki ezina. Eskizofrenia duen pertsonak ez du sentimendurik edo hunkipenik erakusten. Ez du nahi
begiradarekin kontakturik izan, eta keinu edo mugimendu gutxi egiten du.
b) Abulia: Berezkotasunik edo iniziatiba eza.
c) Anhedonia: Inoiz atsegingarriak izan ziren jardueretan atseginik edo interesik ez izatea.
d) Atentzioaren falta: Kontzentrazio mentalarekin arazoak izatea


Eskizofrenia oso gaixotasun konplexua da, bai bere sintomengatik bai gaixotasuna bera jatorriagatik:
       Herentzia: gaixotasuna eragin dezakeen faktore bat herentzia genetikoa da.
2)      Ingurugiroa
Askoren ustez herentzia eta ingurugiroaren arteko elkarrekintzak eragiten du gaixotasunaren agerpena. Hau da, batetik faktore genetikoengatik aurretik gertu dauden
pertsonetan agertzen da eta, bestetik, faktore horiei infekzioak, traumak edo estresanteak diren faktore psikologiko eta sozialak gehitzen zaizkie.

Gaixotasunaren tratamendurako farmako antipsikotikoak erabiltzen dira eta batzuetan fase akutuetan ospitalizazioa beharrezkoa izaten da. Gaur egun ez dago behin betiko sendaketarik eskizofreniarentzako.
Eskizofreniaren konplexutasuna dela-eta, eta sintomen barietate indibiduala dela-eta, ez dago pertsona guztietan emaitza berberak sor ditzakeen medikaziorik. Pertsona batentzako onena den medikazioa ez da behar bada beste batentzako aukerarik onena.
Oso inportantea da Eskizofrenia duten pertsonek beren medikazioa etenik gabe har dezatela, krisi berriak prebenitzeko; eta inportantea ere bada, beren medikuarengana jo dezatela, tratamenduarekin edota gaixotasunarekin zerikusia duen edozelako zalantza kontsultatzeko.



Usaimen kontua

Askotan entzun dugu: Zure odola goxoa izango da hainbeste aldiz egiten dizutelako zizta eltxoek...
Egia esan zizta egiten dute euren biktimaren odoletik elikatzeko eta bakarrik emeek egiten dute zizta. Usainarengatik mugitzen dira eta gehienetan gehien gustatzen zaien usaina duten pertsonengana jotzen dute. Aldiz, gustoko ez duten usainetara ez dira hurbiltzen.

Beraz, odol taldeek, diabetesa izateak eta odol goxoa izateak ez dute zerikusirik. Usai kontua da. Noski, usain horrek ez dauka zerikusirik gizakiok hautematen ditugun gure gorputz usainarekin, kolonia eta kosmetiko usainekin. Izan ere, eltxoen usaimena guztiz ezberdina da gurearekiko.

Insektizidak usai horretan oinarrituta daude, eltxoen usaimenean eragiten dute,  eta gertu dagoen pertsonak ez ditu azalean hain gutxi gustatzen zaizkigun koskarik izango.

martes, 25 de enero de 2011

GIB birusaren "ezkutalekua"

                     Denok  noizbait entzun dugu GIB birusari buruz eta gehiago edo gutxigo badakigu honi buruz. Etengabe jasotzen ditugu birus honi buruzko albisteak,  baina zoritxarrez oraindik oso gutxi dakigu honi buruz.
Oraingoan GIB birusaren ezkutalekua topatu dute, gure gorputzean dugun ahalmen fagozitiko handiko zelula bat da: MAKROFAGOA. Orain arte bere detekzioa eta suntsiketa metodoa oztopatzen zituen gakoa aurkitu dute estatu batuetako ikerlari batzuek.
                    Birusak inmunitate sistemaren aurka jotzeko ezkutaleku bat behar du babesteko eta bertan hamarkadak pasa ditzake. Harrigarriena da makrofagoak kanpoko organismoen aurkako defentsan jarduten dutela eta GIB birusak hauek erabiltzea bere ezkutaleku moduan. Birus batek organismo bat kutsatzen duenean bere lehenengo ekitza ugaltzea izango da. Informazio genetikoaren erreplikaziorako dNTPak erabiltzen ditu, baina makrofagoetan dNTP oso urriak dira eta horren ordez rNTP ugaria denez azken hau erabiltzen du.
                  Hiesaren tratamendurako aurkikunza honek berebiziko garrantzia izan dezake, izan ere, erabiltzen diren farmakoek dNTP-ak erasotzen dituzte (eta ez rNTP-ak) eta baita CD4+ zelulak ere.Farmako berriek birusa erasotuko lukete makrofago barnean dagoenean eta ez gaur egungoek bezala infekzioa jada kanporatu denean burutzen dutela euren ekintza. Gainera ikertzaileek adierazi dutenez badago gaur egun rNTP erasotzeko konposatu bat oraindik esperimentala dena eta minbizietan probatzen ari dena.

Goxoki baten truke sendagai bat!

Euro batengatik gure kontzientzia esnatu, besteenganako arduraz ohartu eta munduan agertzen diren osasun beharraz kontura gaitezke. Izan ere, medicos sin fronterasen azkeneko konpromezua hori da, gure gizartean eta batez ere beste herrialdeetan eman daitezkeen beharraz ohartaraztea. Horretarako farmazietan goxoki kaxa berri bat  jarri dute salgai, honi esker guk ordaindutako euro horrengatik besteen osasun arazoetan lagun dezakegu. Guk goxoki bat jaten dugun bitartean ezagutzen ez dugun norbait laguntzen ari gara, medikuak izan gabe, dirurik eman gabe... Euro baten truke bizitza bat salba dezakegu.


Informazio gehiago: http://www.msf.es/pastillascontraeldolorajeno/