jueves, 27 de enero de 2011

Gure oroimenen arduradun


Argazkia ikusi eta horrelako bat esku artean izan nahiko zenuke ezta?? Beharbada ez da komenigarria honelako hainbeste jaki hartzea…


Gantz saturatu eta trans-en kontsumoaren eraginez arazo kardiobaskularrak sortzen dira baina azkenaldian ikusi den moduan  gure buruko osasunean ere eragiten du. Gero eta gehiago gure gizartean ohitura da gantza duten elikagai asko jatea egunean zehar eta ez diogu erreparatzen horrek dakartzan kalte guztiei.
Azken ikerketa batek adierazten duen moduan gantza kontsumitzen duten pertsonek probabilitate handiagoa dute depresioa izateko, zehazki %42ko probabilitate handiagoa. Aldiz, oliba olioak eta gantz poliinsaturatuek (arrainean ugariak dira) gaixotasun mentalen aurka babesten gaituzte eta depresio arrisku gutxiago suposatzen dute.
Saiatu behar gara pastel, margarina eta esneki gutxiago kontsumitzen eta barazki eta arrain gehiago. Ikusi denez depresioen %30 gantz saturatuen kontsumoaren ondoriozkoak dira.
Gaur egun 150 milio pertsonek pairatzen dute depresioa eta heriotz askoren arrazoia da, beharbada  osasuntsu diren pertsonen heriotzaren lehenengo kausa. Hori dela eta, beharrezkoa da prebentzio neurriak hartzea adibidez dieta on bat jarraitzea.
Bestalde, gantzen kontsumoak ere gure memorian eragina dauka, 65 urtetik aurrera hipertentsio arazoek, obesitateak eta diabetesak memoria arazoak ekar ditzakete.
Azken finean gu gara erabaki behar dugunok, ez ikerketa batek, hori bai, gure osasuna da eta edonori gustatuko litzaioke 65 urterekin bere gazteetako oroimenak izatea eta bere bizatzako momentu onak (zein txarrak askotan asko erakusten baitute) oroitzea.

4 comentarios:

  1. pastel gitxiau eta barazki geixau, argi ta garbi dau...baina horren die gozoak pastelak eta antzekoak..pfff jajaja

    ResponderEliminar
  2. mikelek arrazoie deko,txokolatea dauenean niri teoria ahaztu iten jat..jajaja

    ResponderEliminar
  3. jajjaja ta neri... batez ere etxen naonen...armairuak deitzeit jijiji

    ResponderEliminar
  4. lehenengo esaldixeri heldute... holako bt baino gehixau jango neke nik untxe bertan! jajaja

    ResponderEliminar