Argazkia ikusi eta horrelako bat esku artean izan nahiko zenuke ezta?? Beharbada ez da komenigarria honelako hainbeste jaki hartzea…
Gantz saturatu eta trans-en kontsumoaren eraginez arazo kardiobaskularrak sortzen dira baina azkenaldian ikusi den moduan gure buruko osasunean ere eragiten du. Gero eta gehiago gure gizartean ohitura da gantza duten elikagai asko jatea egunean zehar eta ez diogu erreparatzen horrek dakartzan kalte guztiei.
Azken ikerketa batek adierazten duen moduan gantza kontsumitzen duten pertsonek probabilitate handiagoa dute depresioa izateko, zehazki %42ko probabilitate handiagoa. Aldiz, oliba olioak eta gantz poliinsaturatuek (arrainean ugariak dira) gaixotasun mentalen aurka babesten gaituzte eta depresio arrisku gutxiago suposatzen dute.
Saiatu behar gara pastel, margarina eta esneki gutxiago kontsumitzen eta barazki eta arrain gehiago. Ikusi denez depresioen %30 gantz saturatuen kontsumoaren ondoriozkoak dira.

Bestalde, gantzen kontsumoak ere gure memorian eragina dauka, 65 urtetik aurrera hipertentsio arazoek, obesitateak eta diabetesak memoria arazoak ekar ditzakete.
Azken finean gu gara erabaki behar dugunok, ez ikerketa batek, hori bai, gure osasuna da eta edonori gustatuko litzaioke 65 urterekin bere gazteetako oroimenak izatea eta bere bizatzako momentu onak (zein txarrak askotan asko erakusten baitute) oroitzea.
pastel gitxiau eta barazki geixau, argi ta garbi dau...baina horren die gozoak pastelak eta antzekoak..pfff jajaja
ResponderEliminarmikelek arrazoie deko,txokolatea dauenean niri teoria ahaztu iten jat..jajaja
ResponderEliminarjajjaja ta neri... batez ere etxen naonen...armairuak deitzeit jijiji
ResponderEliminarlehenengo esaldixeri heldute... holako bt baino gehixau jango neke nik untxe bertan! jajaja
ResponderEliminar